|
Gaurko gizartean, hainbeste bide eta euskarri direla medio, egunero jasotzen dugun informazio-bolumenak hezkuntza-sistema behartzen du irakurleak prestatzen laguntzera, ikasleei euskarri guztietan eta irakurtze-gaitasun sendoetan oinarritzen diren irakurtze-ohiturak eskuratzen ahalbidetuz, informazioari heltzeko eta hori gero birlantzeko jarrera kritikoak, hausnartzaileak eta sortzaileak garatuz. Hortaz, ezinbestekoa da irakurketarako ohiko sarbidea beharrezkoa izateaz gain, lengoaia berrietan eta teknologia aurreratuetan ere alfabetatzea. Gaitasun hauek aukera emango diete ikasleei helduak izango direnean bizitza beteagoa izaten. |
|
|
Eskola-biblioteka ikastetxearen hezkuntza-proiektuan integraturiko hezkuntza-baliabidea da. Irakaste-ikaste prozesuak faboratzen ditu eta irakaste-lanari laguntzen dio. Gelako ekintza aberasten duen baliabidegune bezala funtzionatzen du, bere posibilitateen arabera. Bere barnean antolatzen diren jarduerak irakurtzeko atsegina, eta informazioa bilatzeko eta erabiltzeko trebetasunak sustatzeko tresnak dira eta, gainera, biblioteka elkargunea bihurtzen dute. |
|
|
Bestalde, eskolaz kanpoko orduetan zabalik egoteak bibliotekari aukera ematen dio gizarte-konpentsaziorako eragilea izateko, eta bere erabiltzaile guztiei baliabideetara eta kultur ondasunetara berdintasunean heltzeko posibilitatea eskaintzen die, datozen maila sozio-ekonomikoa alboan utzita. |
|