Bilatu
Compartir en facebook

 

 Abenduaren 3an Nazioarteko euskararen eguna ospatzen da. Eskolan ere, azken egun hauetan ekintza ezberdinak antolatu ditugu eukararen alde. Hau dela eta , zuengana zuzentzen gatzaizkizue, zuek ere, egun honen inguruan zuen ekarpentxoa egin dezazuen.
Eta zer egin dezakezue, zuek gurasook euskararen alde?
Jarraian datozen proposamenetatik ziur, bat edo beste egin dezakezuela. Ekintza hauek urte osoan egitera animatu nahi zaituztegu .Hona hemen hainbat proposamen:

 

• Zuen seme-alabak euren artean eta beste kideen artean euskaraz egitera gonbidatu eta bultzatu, eta egiten dutenean positiboki baloratu

• Umeen aurrean euskarari prestigioa eta baliagarritasuna eman, ikastolako toki mugatuei dagokien hizkuntza baino zerbait gehiago dela ikustaraziz.

• Euskal kulturara hurbildu. Euskarazko emanaldietara joanez, edo euskarazko ipuin, musika edo bideo-zintak oparituz .Baita une aparta duzue ere abenduaren 5tik 8ra Durangoko Euskal liburu eta diskoaren azokara zuen seme-alabekin joateko  (www.durangokoazoka.com)

• Etxean ditugun irratia, telebista eta ordenagailuan , ahal denean euskarazko programazioa, joku edo programak aukeratu


• Euskaraz ez badakizue, animatu eta euskaraz zerbait ikasi, edota dakizuen apurra erabili (etorri hona! Lo-lo egitera..)


• Zuei bururatzen zaizuena.....

 

Programa ikusteko klikatu hemen

Euskara Batzordea

 

 

Azken eguneratzea (Osteguna, 2009(e)ko abendua(r)en 03-(e)an 15:53etan)