Asteburu animatua
Atzeratutako partidua jokatu genuen ostiralean Zabalan, Andra Mariren kontra, eta bertan izan zirenek ongi konprobatu zuten batzutan zein gogorra izan daiteken futbola; 5-0 irabazi zuen Zabalak Getxo mailako norgehiagokan eta partidua bigarren zatian moztu izan behar genuen, euripean.
Urrengo egunean, larunbatean, oso giro polita izan zen Sondikako polikiroldegian Gorondagane aurrean jokatutako partiduan; Sondikako gurasoek eskeini ziguten partidua bertan jokatzea, gure zelaia nola zegoen ikusita. Euria barra-barra bota zuen egun hartan baita ere.
Gauzak horrela, Andra Mariko polikiroldegian jokatuko ditugu jokatzear dauden etxeko partiduak, udaberria heldu arte behintzat.
Portzierto, 6-5 irabazi zuen Zabalak Gorondaganeri.
Azken eguneratzea (Asteartea, 2009(e)ko apirila(r)en 14-(e)an 22:46etan)


