|
Joan den ostiralean liburu eguna ospatu genuen eskolan. Ipuin kontalariak, muralak.. izan genituen. Hona hemen atera genituen argazkiak. Liburu Eguna dela eta, Lehen Hezkuntzako ikasleek egindako liburu digitalak, Lehenengo mailakoek "Barbantxo" ipuina egin dute eta hirugarren mailakoek "Hansel eta Gretel"ena
Apirilaren 23an, ipuin kontalarien txokoak antolatuko ditugu. Horretarako eskolako ikasle batzuk borondadez haien gustoko ipuin bat kontatuko dute. Baina gonbidapena zabaldu nahi dizuegu, eta gustatuko litzaiguke ama, aita, amoma edota aititeren bat eskolara etortzea ipuinaren bat kontatzera. Ordutegia 11:00etatik 12.30etara izango da. Informazio gehiago hemen Azken hilabete hauetan gire ikasleek zer jaten duten ikertzen egon gara. Ikasle nagusiek jantokian zer jaten dute aztertu dute, azaroaren menuaren azterketa hain zuzen ere izan da haien betebeharra. laugarren eta 3. mailakoek galdetegi bat erantzun dute jakiteko zer den haien askaria eta azkenik, txikiek gosariari buruzko informazioak emon dizkigute. Egindako ikerketaren emaitzak hemen ikus ditzakezue.
< Elikadura
View more presentations from juan bautista.
/p> |
Artikulu gehiago...




Aurreko urteetan bezala, apirilaren 23an Zabalako ikasle eta irakasle liburu Eguna ospatuko dugu. Aurten Grimm anaiak omenduko ditugu; izan ere 200 urte pasa baitira lehen ipuina argitaratu zutenetik.